Arazin ere ikasturtean murgildu gara

Aurten hamabost urte beteko ditugu Arazin, eta urte hauetako ibilbidean hainbat bide berri urratu ditugun arren, gure sorburu izan zen esparruan buru-belarri dihardugu lanean, hezkuntzan alegia. Ingurumena eta ondarea ezagutzea oinarritzat hartuta, zenbait zentro kudeatzen ditugu eta, era berean, proiektu asko garatzen ditugu.
NiArrantzale-Hezkuntza-Unitate-Didaktikoak-Getaria-Arazi-5
Ikasturtea ikastetxeetan irailean hasi bazen ere, urriarekin batera hasten dira funtzionamenduan ikasketa programei atxikitako ekimenak. Noski, joandako ikasturtea amaitzerako prestatzen hasita geunden 2013-2014 ikasturteko jarduera-zerrenda.

Ondorengo zentroetan aritzen gara ikastetxeentzako jarduerak eskaintzen:

  • Algorri: Zumaiako Algorri interpretazio Zentroren muina da Flyscha, eta hari lotuta, Flyscha bera eta uraren zikloa lantzen dira han. Ikasleek han ikasten dituzte urak nola zizelkatzen duen erliebea eta naturak daukan erritmo propioa.
    Algorriko eskaintza didaktikoa:
  • Ekainberri: Ekaingo kobaren erreplika da Ekainberri. Han ikus litezke duela 14.000 urte orain Zestoa den inguruneko biztanleek egindako margoak. Baina museoari lotuta, eskaintza didaktiko oso bat dago prestatuta, arkeologia esperimentala kontzeptuaren inguruan. Ekain familia da eskaintzaren protagonista.
    Ekainberriko eskaintza didaktikoa
  • Lili Jauregia: Ekainberriko eskaintzaren barruan, nabarmentzekoa da joan den martxotik funtzionamenduan dagoen XVII. mendeko jauregi zaharberritua. Pertsonaia historiko baten rola jokatzen duen aktore batek kontatzen du duela hirurehun urteko historia.
    Lili Jauregiko eskaintza didaktikoa
  • Askizu: itsasoari begira, mendixka batean dagoen aterpetxe ederra da Askizu. Arrantza eta itsasoa dira han lantzen diren gaiak. Aterpetxea izanik, bizpahiru eguneko egonaldiak egiten dituzte ikasleek, eta beren arteko elkarbizitza eskolatik kanpo lantzeko aukera aproposa izaten da.
    Askizuko eskaintza didaktikoa

Bestalde, kudeatzen ditugun zentroez gain, zenbait proiektutan eta ekimenetan aritzen dira lanean geure hezitzaileak:

  • Eskola Agenda 21: europar esparruan funtzionatzen duen sentsibilizazio-programa da.
  • Añarbeko urak: etxeetan jasotzen eta botatzen ditugun urek egiten duten bidea, eta edangarria izateko jarraitzen den prozesua erakusten dira hemen.
  • Hondakinen kanpaina: eduki teorikoak modu ludikoan lantzen dira, zabortegirako bidean egiten den jokoarekin.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Deja un comentario