Zarautz App smartphone-aplikazioa egin dugu

Zarautz app

Zarautz app

Joan zen astean aurkeztu zen Zarautzen eskaintza herritaren eta bisitarien eskutan jartzeko egin dugun smartphone-aplikazioa. Zarauzko Udalak eta Zurekin ostalaritza elkarteak eskatuta, dagoeneko deskargarri dago Google Play (Android) eta Itunes (Ipohone) dendetan. Zarauzko jardueren eta zerbitzuen informazio zabala eta zehatza jasotzen du eta uneoro eguneratzen da, GureZarautz webgunearekin bateratuta.

Akting enpresarekin batera garatu dugun aplikazio honen helburu nagusiak dira erabiltzailei erraztea behar dituzten zerbitzuetarako bidea, eta herrian egin ditzakeen jarduerei buruzko informazioa ematea. Horretarako, erabiltzailearen kokapena kontuan hartzen du aplikazioak, eta erabiltzaileak bere smartphonearen lokalizaziorako gailuak piztuta baditu, dagoen tokitik joan behar duen lekurainoko bidea eta egin beharreko distantzia adierizko dizkio.

Hondartzak eta surfak toki nabarmena dute aplikazioan, itsasoaz segurtasunarekin gozatzeko datu ugarirekin (olatua, haizea, banderak, eguraldia, etab.). Horrez gain, herriko ospakizunen eta ekitaldien agenda dauka, eta jatetxeen eta ostatuen gida.

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!