Saerichnites abrutus aztarna fosilaren aurkezpena Algorri Interpretazio Zentroan

Azaroaren 16an Itzurun hondartzako labarretatik ateratako Saerichnites abruptus izeneko aztarna-fosil misteriotsu bat aurkezpen ekitaldia egin zen Algorri Interpretazio Zentroan.

Biotopo Babestuaren eremu osoan arruntak dira iknofosilak, hau da, organismoek beraien jarduera organikoaren (zulaketa, hondeaketa edota narrasduren) eraginez itsas hondoan utzitako aztarnaren fosilak. Fosil hauek izakiok itsaso sakonean bizi zirenean zer nolako portaerak zituzten erakusten digute.

Saerichnites iknofosil ale hau apartekoa da, izan ere muduan hobekien kontserbatuta dagoen eta tamaina handiena duen alea da. Baina, itsasaldiek duten indarren eraginez galtzeko arriskuan egon da, eta ondorioz, pieza labarretatik ateratzeko erabakia hartu zuten Zumaiako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta CSIC-eko ikerlariek.

Azaroaren 16an beraz, iknofosila aurkeztu zen Algorri Interpretazio Zentroan Biotopo Babestuko Zuzendari Zientifikoaren, Asier Hilarioren eta Jon Uriguen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatuaren eskutik. Aurkezpen ekitaldiarekin batera, Algorri Interpretazio Zentroko fosil bilduma berria aurkeztu zen, eta Juan Carlos Gutierrez, CSIC-eko geologoak Zumaiako flyschean aurkitzen diren aztarna-fosilei buruzko hitzaldi interesgarri bat eman zuen.

Iknofosila Algorri Interpretazio Zentroko erakusketa iraunkorrean ikusgai izango da hemendik aurrera.

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!