EUROGAP 2012 FOROA

Atzo Eurogap Foroaren X. edizioan izan ginen. Jakin-mina eragiten duen “El Paño, el Arca y la Web Social” izenburuarekin, Enrique Dansek Sare Sozialen bidezko enpresa-komunikazioaren inguruan emandako aholkuekin gozatu ederra hartu genuen. Kutsu positiboarekin hitz egin zuen etengabe, eta eskertzekoa da hori, bizi dugun garaian batez ere.

Arazin nabarmendu nahi dugu Enriquek bere hitzaldian emandako giltzarri bat: “Sareko erregea edukia da”. Edukia gure webgunean sortzea eta ondoren haren hedapen-estrategia zehaztea funtsezkoa da. Dansen arabera, “enpresa gehienek “liburuxka goraipatutzat” hartzen dute bere webgunea…” Hausnartzeko moduko gaia, zalantzarik gabe.

Hitzaldiaren amaieran, “Todo va a cambiar: Tecnología y evolución: adaptarse o desaparecer” liburua banatu zuten, hizlariak idatzitakoa.

Arazin galdera egin diogu geure buruari: guztia aldatuko da, ala aldatu da? Akaso, bideo honek pistaren bat emango digu:

“Aldizkari bat da funtzionatzen ez duen ipad bat”

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!