Gipuzkoa ezagutzeko 6 plan

Gipuzkoako sei plan alternatibo eskaintzen dituen gida osoa diseinatu dugu Arazin.

Ekimen horren oinarrian dago 2009an Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak sinatu zuten akordioa, hiritarren artean lurraldeko natur baliabide nagusiak ezagutarazteko eta naturara gerturatzeko.

Akordio horretatik sortu zen Mendiz Mendi Mendez Mende proiektua. Webguneak eta Gipuzkoako ibilbideen mapen eta iblbideen argitalpenak izandako arrakastaren ondotik iritsi da gida hau. Ibilbideak eta turismorako alternatibak uztartzen ditu, eta Aste Santuan Gipuzkoa inguruan izango direnentzat aproposa da.

Gida 3 hizkuntzatan kaleratu da (euskara, espainola eta ingelesa) eta egun pasa naturarekin kontaktuan eman nahi duten familiei zuzenduta daude. Gipuzkoako turismo bulegoetan eta parketxe guztietan izango dira eskuragarri.

Gipuzkoa ezagutzeko sei plan PDF formatuan deskarga liteke.

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!