Archive

Tag Archive for: aztarna ekologikoa

Aztarna ekologikoa, tresna hezitzailea

Categories: aztarna ekologikoa, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, ingurumenari loturiko ekitaldiakTags: , , , , , , Author:

Planetak natur baliabideak eskaintzeko duen gaitasuna arriskuan ipini gabe bizi-kalitatea bermatzea da gizakion erronka. Horixe da Eibargo Santa Maria de la Providencia Ikastetxeko DBH 3. mailako ikasleekin landu duguna, Egoaizia Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatutako “Aztarna Ekologikoa eta Kontsumo arduratsua” tailerrean.

Read more →

Arazi .EUS domeinuari buruzko irratsaioan

Categories: -1. Web komunikazioa, aztarna ekologikoa, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, Web eta Blog garapenakTags: , , , , , , , Author:

Urtarrilaren 23an, Araziko hezkuntza eta sentzibilizazio kanpainen arduraduna, Nerea Ibañez elkarrizketatu zuten Graffiti irratsaioan. .EUS domeinua duten web guneen inguruko saioa ospatzen zuten, eta www.aztarnaekologikoa.eus webgunearen nondik norakoak ezagutu nahi zituzten, .eus-arekin sortu diren guneen artean adibide erakargarria iruditu zitzaielako.

Hementxe duzue irratsaioa entzuteko aukera:

Aztarna ekologikoari buruzko webgunea jarri dugu abian

Categories: -1. Web komunikazioa, aztarna ekologikoa, Diseinu eta seinaleztapen lanak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, Web diseinua, Web eta Blog garapenakTags: , , , , , Author:

Zarauzko udaleko ingurumen departamentuak eta Arazik aztarnaekologikoa.eus ataria jarri dugu abian, herritarrak gaiarekin “kontzientziatzea” helburu izanik. Aztarne ekologikoa gaiari buruzko informazioa jasotzeaz gain, herritarrek beren aztarna ekologikoa kalkulatzeko aukera izango dute.

Igandean, ekainaren 5ean, Nazioarteko Ingurumenaren Eguna ospatzeko, Ingurumen departamentuak herriko aztarna ekologikoari buruzko aztarnaekologikoa.eus webgunea aurkeztu zuen. Ingurumen eta Agenda 21eko zinegotzi Gloria Vazquezek adierazi zuenez, norbere kontsumo maila mantetzeko behar den lur azalerari deitzen zaio aztarna ekologikoa. “Zarauztar bakoitzaren aztarna ekologikoa 4,3 hektarearen baliokidea da. Beste modu batera esanda, munduko biztanle guztien kontsumo maila zarauztarron parekoa balitz, 2,5 planeta beharko lirateke”.

Webgune honen helburu nagusia “herritarrak kontzientziatzea” da “herritarrei bizimodu jasangarriago bat aurrera eramateko irtenbideak emanez”. Horrekin batera, ikastetxeetan gaia zabaldu eta landuko da hurrengo ikasturtean, Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan.