Xareta lurraldearen webgune eta irudi berria: Xareta.eus

Aldaeraz beteriko lurralde honentzako bultzada berria:
Arazik Xareta osatzen duten 4 herrietako arduradunekin elkarlanean (Sara, Ainhoa, Urdax eta Zugarramurdi) xareta.eus webgune berria sortu du, mugen gainetik dagoen lurralde honen berezitasun eta edertasunen berri emateko.

Bisitariarengandik hurbil egon nahi dugu.


Xareta, turistentzako erakargarriak diren osagaiez beteta dago, eremu bakarrean elkartuta eta aisialdirako zein ostalaritza eskaintzaz lagunduta, indar turistiko handia duelarik.
Ikuspegi horretatik abiatuz sortu da xareta.eus. Helburua, lurraldearen gune nagusietara hurbiltzen diren bisitariek, beste gune batzuetara mugituz, haien bisita osatzea edo igarotako gauen kopuruak emendatzea da.

Xaretarentzako oinarrizkoa da sare sozialetan presentzia aktiboa izatea: Facebook, Twitter, Youtube, Google Plus bezalako kanaletan egongo da Xareta, haietan lurralde guztiaren eskaintza islatuko duelarik.

Marka irudi berriaren sorrera:
Xareta lurraldearen marka irudi berria sortu du Arazik eta bere erabilerarako gidaliburua ere luzatu dio bezeroari.

xareta marka gidaliburua