Xaguxatar parkea: Ingurugiro etxeko jolas-parkearen birmoldaketa (Azpeitia)

Hamarkada luzez (1987-2015) museoko parkea apaindu ondoren dinosaurioak kendu (txirristak hondatuta zeuden) eta espazioa guztiz birmoldatzea erabaki zen. Xaguxatar parkea, hiri-parkea da eta bizi-gune gisa sortu da, aisialdirako eta naturarekin harremana bilatzeko. Kontuan izanik Izarraitz Babes Bereziko Eremua dela, eta bertan 4 xaguxatar espezie desberdin bizi direla, xaguxatarra hartu da parkearen maskota bezala eta berak gidatuko du bisitaria panel informatiboen bidez parkeko espazio desberdinetara.

ARAZIk, Lur Paisajista enpresarekin batera, jolas parkearen birmoldaketa proiektua garatu du, proiektuaren definiziotik hasi eta eduki eta euskarri guztiak diseinatu eta kokatu arte.

Eguzkia oheratzean eta iluntasuna nagusitzen denean, gure ezkutalekuetatik ateratzen gara handik eta hemendik ibiltzera. Gehienetan zuen begien aurretik oharkabean pasatzen garenez, ez gaituzue apenas ezagutzen, eta aspalditik daramagun ospe txarra kendu ezinik gabiltza. Horrenbestez, gure bizimoduaren berri izateaz gain, egun batez xaguxatar izatera gonbidatzen zaitugu. Ongi etorri Xaguxatar Parkera!

YouTube Preview Image

 

Parkeak 1.800 metroko azalera dauka eta 5 gunez osatuta dago:

ENBOR BERTIKALEN BARATZA
Akazia enborrekin gune bat sortu da eta sokaz egindako armiarma sareak xaguxatarren antzera bertan zintzilikatzeko aukera ematen digu.
LABERINTOA
Erramu sail honek hainbat zentzumenen bitartez jolastea ahalbidetzen du.
XAGUXATAR HORMA
Bertan zuloak binaka konektatuta daude. Batetik hitz eginda, bestetik entzun daiteke, xaguxarrek gauez ezer ikusi gabe hegan egiteko darabilten radar-sistema birsortuz. Gainera, horma hau rokodromo gisa erabil daiteke.
INTSEKTUEN HOTELA
Parkera begiratzen duen museoko fatxadan dago. Bertan xaguxarrentzako habiak ipini dira testura desberdineko elementuz osatutako koadro batean.
EGONGUNE ALTERNATIBOA
Eremu honetan banku gisa akazia enborrak eta mahai bezala kable bobinak jarri dira. Aldamenean, enborrekin egindako mikadoa dago.

 

Parke, jardin eta espazioen interpretazio katalogoa (Arazi)