SAIZAR Sagardotegia baliabide turistiko moduan plazaratzeko lanetan gabiltza

SAIZAR Sagardotegia baliabide turistiko moduan konprenituta honen komertzializazioa eta dinamizazioa burutzen dugu Arazitik.

Saizar estatuko sagardo ekoizle handienetako bat da gaur egun. Saizarren eguneroko helburua bere sagardoa kalitate maila hoberenean mantentzea da. Bere marka profesionaltasun eta goi-mailako sagardoaren sinonimo da.

Sagardotegiarekin norabide berean dihardute, bezero talde murritzekin, gertu-gertuko harrera eta zerbitzua eskainiz. Kalitatezko produktuak eta zerbitzu ezin hobeak eskaintzea dute apustu, Saizarrera doan orok goi-mailako esperientzia izan dezan.

Arazik, Saizar Gipuzkoako baliabide turistiko bezala agertzea lortu nahi du. Horretarako, hainbat zerbitzu eramaten ditu aurrera:
- Komertzializazio turistikorako ekintzen kudeaketa.
- Saizarren bertan bisita gidatuen garapena.