NIK TRI 2016: triatloia ezagutu, bizi eta gozatu

Arazik 2013an abian jarritako ekimenak beste urtebetez triatloia ezagutu, bizi eta gozatzeko hainbat ekitaldi ospatu ditu 2016an ere.

Aurten, NIK TRI ekimenaren baitan 2 triatloi udaleku, pazko asteko triatloi goizak, neguleku bat eta 5 triatloi proba antolatu dira. Horietako gehienak Gipuzkoan ospatu diren arren, Araba eta Nafarroara ere heldu dira triatloi ekitaldiak.

NIK TRI ekimenaren barne antolaturiko ekintzak ugariak badira ere, 9-14 urteko gazteek triatloia praktikatzeko aukera gutxi topatzen dituzte urtean zehar. Horrenbestez, aukera berriak eskaintzeko helburua duen NIK TRI Triatloi Eskola abian jarri da jada.

Ezagutu Araziren NIK TRI egitasmoa: triatloi eskola, triatloi frogak, e.a.

Kontsultatu NIK TRI webgunea