III. Kobaz Koba Trail 2018 antolaketa eta komunikazioa

Hirugarren urtez, Agiro Mendi Taldearekin elkarlanean, III. Kobaz Koba Trail lasterketaren antolaketaz arduratu gara. Komunikazio arloa jorratu dugu ere, komunikabide, sare sozial eta webgunean zabalkunde egokia lortzeko.
Lasterketaren antolaketa lanak ondorengoak izan dira: Ibilbidearen finkapena eta seinaleztapena, baimen eskaera, dutxa, kontsigna eta partaideen zerbitzuak (kamisetak, anoa-gunea eta produktuak, branding eta kronometraia, izen-emate eta ordainketen kudeaketa, partaideen informazio eskaintza eta zalantzen argitzea, sarien kudeaketa, AZOKA gunea eta parrillada partaideentzat, bolondres eta babesle bilaketa,…).

Pasa den urtean bezala aurten ere dortsalak agortu ditugu, ikusi argazki, bideo eta sailkapenak Kobaz Koba Trail-en webgunean.

 

KKT-portada KKT-datuak