Ekainberri (Zestoa): Ekain kobaren erreplika

2008. urtean UNESCOk Ekain Gizadiaren Ondare izendatu zuen. Haitzuloa babesteko, eta han aurkitutako labar-artearen berri herritarrei helarazteko, Ekain Fundazioak, hau da, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zestoako Udalak, erabaki zuen jatorrizko haitzuloaren erreplika eraikitzea: Ekainberri. Beraz, Ekainberrik herritarrei euskal historiaurrea ezagutzeko aukera zabaltzen die.

2008tik Arazin Ekainberri osoa kudeatzen dugu Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, eta etengabe arduratzen gara zerbitzuaren kalitatea bermatzeaz eta berritzeaz.

Ekainberri Museoa: kudeaketa osoa

Ekainberri abentura

Ekainberri Museoko eskaintza didaktikoa

1

Museoaren kudeaketa.
2008ko irailean inauguratu zenetik, Arazi izan da, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, Ekainberri kudeatu eta herritarrei ateak zabaldu dizkien enpresa. Bertan bisita gidatuak antolatzen ditu, adin guztietako ikasleei zuzendutako material didaktikoak sortzen ditu, eta gure iraganeko gune garrantzitsu hori sustatzeko ekimenak egiten ditu.

2

Eskainitako zerbitzua:

Erreserbak
Ikastetxeen eta bisitarien arreta
Eskaintza didaktiko berezia eta propioa
Komunikazioa eta dibulgazioa
.



Ekainberriren webgunean sartu >