Altxorraren bila ginkana Algorrin

Otsailak 4ean, Algorri Zumaia Flysch Zentroan Altxorraren Bila GINKANA ospatu genuen, eta bertan izan genituen Baleike Kultur Elkartea -ko lagunak erreportai eder bat egiten. Bertan jasotzen dira Ginkanaren inguruko xehetasun guztiak. Arazik Algorri zentroko kudeaketa eta dinamizazio lanen artean hainbat ekintza antolatzen ditu urtean zehar.

BALEIKE: Atzo Altxorraren bila burutu zen Algorrin
“Atzo goizean primeran ibili ginen Altxorraren bila izeneko ginkanan parte hartzen. Jolasa hasi aurretik beroketa moduan, Zumaiako inguruak ezagutzen ibili ginen bertan bizi diren animaliak eta landareak aipatuz.

Ondoren, interpretazio zentroan dauden gela tematiko bakoitzean Zumaiako txoko naturalen eta historiaren inguruko galderak eta frogak gainditu zituzten, oso fin ibili ziren! Bukatzeko, talde lanean horren ondo ibili zirenez, altxorra lortu zuten guztion parte hartzeari esker!!”

EL DIARIO VASCO: Haurrentzako ‘Altxorraren bila’ ginkana, bihar Algorri interpretazio zentroan

UROLA KOSTAKO HITZA: 6-12 URTE BITARTEKO HAURRENTZAKO JOLASAK, ALGORRIN