Zerbitzuak eta proiektuak

ARAZIren zerbitzu eskaintza ondorengoa da:

1. SAREKO KOMUNIKAZIOA:

Marketing digitalean adituak gara.

    1. - WEB eta APP garapenak.
      - Bideo ekoizpenak.
      - Kalitateko argazkigintza.

Abiada bizian aldatu dira komunikazio-teknologiak eta Sareak goitik behera aldatu du pertsonen arteko komunikatzeko moldea.

Egoera berriak aukera berriak dakartza eta guztiak sakon ikertzen ditugu, web-aplikazio berrienekin eta sare sozial eraginkorrenekin zure presentzia eta nortasuna adierazteko.

SAREKO KOMUNIKAZIOko proiektuak

2. DISEINU ETA SEINALEZTAPENA:

Ondare natural edo kulturala interpretatu eta zabaltzeko euskarriak definitu eta diseinatzen gara adituak. Irudia landu eta edozein euskarrietan plazaratzen dugu:

- Marka irudiaren garapena.
- Katalogo eta eskuorriak.
- Panelak.
- Bideen seinaleztapen lanak.
- Ekitaldietako brandinga: lona, banderola..

Diseinu on baten ezaugarri nagusia da ikusten duten guztiek gauza bera ulertzea.
Zer esanik ez, ezagutzen ez dugun ingurune batean mugitzeko seinaleak egin behar direnean.
Ofizio handia dute Araziko diseinatzaileek lan horretan.

DISEINU ETA SEINALEZTAPEN proiektuak

3. EKITALDIEN ANTOLAKETA:

Ekitaldiaren detaile guztiak zaintzeko proiektuan diseinatzaile, kazetari, teknikari eta proiektu koordinatzaile eta zuzendari aritzen dira lanean.
- Kirol ekitaldiak.
- Haurrei zuzendurikoak.
- Ingurumena, kultura eta turismoa sustatzekoak.

Ziurrenik, ekitaldi bat antolatzea da, proiektu aurrera joan ahala, gehien konplikatzen den jardueretako bat da.

Ekitaldi bat antolatzeak ikutzen dituen arlo guztiak jorratzen ditugu, hasieratik amaierarako kudeaketa eskaintzen dugularik.

EKITALDIEN ANTOLAKETA proiektuak

4. MUSEOEN KUDEAKETA ETA DINAMIZAZIOA:

Lan talde espezializatua:
- Gida lanak.
- Hezkuntza eskaintza integralak: Unitate didaktiko landuak, adina eta maila bakoitzari egokituak.
- Komunikazio plana.
- Dinamizazio ekintzak: tailerrak,…

Ondarearen kudeaketarako zentroak eta museoak kudeatzen esperientzia luzea dugu.

Edukiak dibulgatzeko lan-taldeen eta proiektuen konplexutasuna kontuan hartuta antolatzen ditugu zentroak.

MUSEOEN KUDEAKETA ETA DINAMIZAZIOA proiektuak

5. HEZKUNTZA PROGRAMAK ETA SENTSIBILIZAZIO KANPAINAK:

Unitate didaktikoak garatzen ditugu osotasunean:

Ondare naturala eta kulturala ezagutzera ematea ezinbestekoa da hura zaindu eta babestu ahal izateko.

Eskola kurrikuloarekin bat datozen edukiak garatzen ditu Arazik, ikasleen adinari egokitutako azalpenekin eta materialekin.

Ekitaldiak antolatzeko orduan, ikuspuntu ludikoa eta didaktikoa barneratzen duten egitarauak sortzen ditugu. Esperientziaren bitartez, ezagutzak eta bizipenak uztartzen ditugu, pausu txikiak baina eraginkorrak emateko helburuarekin.

HEZKUNTZA proiektuak