Archive

Archive for category: Streaming bidezko zuzeneko emanaldiak

STARTINNOVA ELKARRIZKETA DIGITALA ARAZIren ESKUTIK

Categories: STARTInnova, Streaming bidezko zuzeneko emanaldiakTags: , , , Author:

Azaroaren 24ean, ostirala, Zarauzko Lizardi Institutuan izan ginen CounterCraft enpresako Fernando Braquehais ekintzailearekin; bertan, STARTinnovan parte hartzen ari diren ikasleekin elkarrizketa digitala ospatu genuen, ikastetxe guztietara heltzeko streaming bidez emititu zelarik.

Ordu erdiz Fernando etorkizuneko ekintzaileen dudak argituz ibili zen eta zibersegurtasunaren mundura gerturatu gintuen.

El Diario Vascoko webgunean elkarrizketa osoa ikusteko aukera duzue.

Gipuzkoa Foru Aldundiaren IKT diru-laguntzak enpresentzat eta udalentzat

Categories: -1. Web komunikazioa, 360º argazkiak, APPak: Mugikorrentzako aplikazioak, Bideo ekoizpenak, Email marketinga, Google adwords, QR kodeak, Sare sozialak, SMS kanpainak, Streaming bidezko zuzeneko emanaldiak, Web eta Blog garapenakAuthor:

Berrikuntza eta teknologia sustatzeko asmoarekin, irekita daude Informazio eta Komunikazio Teknologietan (IKT) oinarritutako proiektuentzako diru-laguntza eskaerak egiteko epeak, bai enpresentzat, baita udalentzat ere.

Enpresen kasuan, merkatura bideratutako I+B+G proiektuei emango zaie laguntza, eta enpresaren lehiakortasunean aldaketa positiboak eragiteko moduko pizan behar dira. Helburu nagusia da nagusia soluzio informatiko berritzaileak garatzea edo lehendik daudenak plataforma teknologiko berrietara edo merkatu berrietara egokitzea.

Udalei dagokionez, diru-laguntzen helburua da Gipuzkoako udaletan eta tokiko beste erakundeetan administrazio digitalaren garapena bultzatzea. Ildo horretan, herritarren partaidetza aktiboa sustatzeko tresnak eta formazioa garatzeko proiektuek lehentasuna izango dute.

Gipuzkoa IKT diru-laguntzak 2013: Udalak
Gipuzkoa IKT diru-laguntzak 2013: Berrikuntza digitala Enpresak