Archive

Archive for category: Sin categoría

AZPEITIKO UDALAREN TURISMO DATUAK

Categories: Diseinu eta seinaleztapen lanak, Sin categoríaAuthor:

Azpeitiko Udalak Turismo bulegoan jasotako datuen berri eman du, bisita gidatuek izan duten harrera ona nabarmenduz. Hauek, bisitariari Azpeitiko gune historikoa ezagutzeko aukera ematen diote zerbitzu pertsonalizatua eskainiz eta ibilbidean zehar kokaturiko informazio panelen laguntzaz.

Pixkanaka Azpeitia mapa turistikoetan ikusgarri egitea lortzen ari direla azpimarratu dute.

Kanpalekua Ekainberrin

Categories: Sin categoríaAuthor:

Ekain Abenturaren luzapen logiko moduan, Ekainberri pareko zelaian historiaurrean bizirauteko teknika eta elementuak batzen dituen eremua sortu da: Ekainberriko kanpalekua. Hainbat elementuz osatuta, bisitariek kobazuloen kanpoaldean zeuden espazioak ezagutu ditzakete: etxola, sua egiteko eremua, zaldi edo pottokak, ehizarako gunea… Ekain Abenturarekin egiten den modu berdinean, arkeologia esperimentalaz baliatzen gara bisitarien esperientzia ahalik eta osoena izan dadin. Honela, kanpaleku honetan uda partean eta eguraldiak lagundu egiten duenean historiaurreko bizirautearekin erlazionatutako jarduerak egingo dira.

Enpresa afaria, aurten Saizar sagardotegian

Categories: Sin categoríaAuthor:

Pasa den ostiralean Saizar Sagardotegian elkartu ginen enpresa afarirako. Beraien sagarrondo eta instalazioak bisitatu ondoren, txuleta eta txotx-arekin jarraitu genuen. Urtea amaitzeko sekulako afaria!

Ondarearen dibulgazioa eta komunikazioa sortzen

Categories: -1. Web komunikazioa, 360º argazkiak, Diseinu eta seinaleztapen lanak, Ekitaldien antolaketa, gida lanak eta bisita gidatuak, Grafismoa eta ilustrazioak, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, ingurumenari loturiko ekitaldiak, Karteleria: flyer, eskuorriak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, Panel eta seinaleak, QR kodeak, Sin categoría, turismoa sustatzeko ekitaldiak, unitate didaktikoakAuthor:

Araziren lan-esparru zabalean, LurTurismoa da proiektu transbertsalenetako bat. Bere baitan hartzen ditu hezkuntza, ondarea, komunikazioa, dibulgazioa edo diseinuaren moduko eremuak. Zehazki, Lur Turismoan egiten duguna da ondarea interpretatzea, hari balioa emanda, herritarrei eta bisitariei dibulgatzeko. Horretarako, herri edo toki bateko ondare-elementu garrantzitsuenak aztertzen ditugu, jasotako material guztiarekin istorio bat sortzeko, eta istorio horrekin artikulatzen dugu gerora sortutako materiala. Izan ere, komunikazioa da gure lanaren funtsa, eta horretarako ezinbestekoa suertatzen zaigu kontaketa bat sortzea, sortutako materialari balio erantsia emateko. Bide horretan, zenbait fase garatzen ditugu, eta Amezketan amaitu berri dugun Fernandoren Txokoak ibilbidearen garapenaren bitartez azalduko dizkizuegu:
Read more →

Araziren 15. urteurrena Noticias de Gipuzkoa egunkarian

Categories: Sin categoríaAuthor:

Ainara Lozano kazetariak Araziko hiru bazkide sortzaileak elkarrizketatu zituen joandako Gabonetan. Juanjo Aranburu, Izaskun Isasti eta Bego Riverok ahotan izan zituzten Araziren hamabost urteotako ibilbidearen nondik norakoak eta haren inguruko hausnarketak. Elkarrizketa osoa irakur dezakezue Noticias de Gipuzkoa egunkariaren webgunean.

“Para concienciar sobre el medio ambiente y la cultura, buscamos convertir en protagonista al individuo”

Argazkia: Ainara Lozano, Noticas de Gipuzkoa

Argazkia: Ainara Lozano, Noticias de Gipuzkoa

Araziko zentroen udako turismo-eskaintza

Categories: Sin categoríaAuthor:

Algorri: ezagutu Flyscha itsasotik

Flyscha alde guztietatik ezagutzeko aukera duzu: zentroan, oinez, eta itsasontzian. Uztaileko eta abuztuko egun guztietan dago irekita zentroa. Zientziaren dibulgazioan adituak diren gidek emango dizkizute azalpen guztiak.


>> Algorriko turismo-eskaintza

Ekainberri eta Lili Jauregia: historia bizipen bihurtuta

Ekainberriko eskaintza zabala da. Ekaingo kobaren erreplika bisita liteke, eta baita erakusketa ere. Horrez gain, Ekain abenturako jarduerekin sua egin eta Historiaurreko armekin ehizatu daiteke. Lili Jauregian berriz, antzerkia da protagonista. XVII. mendean karakterizatutako pertsonaia baten kontakizunarekin.

>> Ekainberriko turismo-eskaintza

>> Lili Jauregiko turismo-eskaintza

Askizu: ibiltarien pausalekua itsasoari begira

Kostako Santiago Bidea egiten erromesentzako aproposa da Askizuko aterpetxea. 30 ohe, sukaldea eta erabilera anitzeko gela dauzkanez, eskolak eta taldeak hartzeko ondo prestatuta dago. Era berean, eraikinaren ondo-ondoko auzoan, taberna, frontoia eta aparkalekua daude. >> Askizuko aterpetxeko turismo-eskaintza

Santa Maria la Real

Zarauzko Arte eta Historia Museotik abiatuta, Zarauzko historia ezagutarazteko bisita gidatuak eskaintzen ditugu. “Alde zaharreko monumentu multzoari bisita” irteerak asteartetatik larunbatetara egiten dira 11:30ean, eta herrigune historikoa zeharkatzen da.

>> Zarauzko Arte eta Historia Museoko bisita gidatuak

Balenciaga Museoa

Getarian 2011n irekitako museoko denda kudeatzen aritzen gara. Han aurkituko dituzu Cristobal Balenciagarekin zuzenean eta modarekin orokorrean lotutako produktuak. Horietako batzuk guk diseinatu ditugu. Osa ezazu Balenciaga Museoko bisita modako oroigarri batekin. >> Cristóbal Balenciaga Museoa