Archive

Archive for category: unitate didaktikoak

SAN TELMO MUSEOAREN ESKAINTZA DIDAKTIKO BERRIA

Categories: Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, unitate didaktikoakAuthor:

San Telmo museoak eskaintza didaktiko berria aurkeztu zuen abuaztuaren 31ean eta Arazi elkarlanean izan da honen garapenean.

Bisita esperientzialetan jarri du arreta proposamen berrian.

San Telmo Museoan urte bete

Categories: Bisita gidatuak, gida lanak eta bisita gidatuak, unitate didaktikoakTags: , , , , Author:

San Telmo Museoaren harrera zerbitzua, bisita gidatuak eta jarduera didaktikoak burutzen ditu Arazik. 2016ko ekainean hasi zen Arazi San Telmo Museoan lanean eta 2017ko ekainean urtebeteko lana bete dugu. Bertan, ondorengo kudeaketa lanak burutzen ditugu:
• Harrera gunea: informazio eta erreserben kudeaketa.
• Bisita gidatuak: bisita gidatu eta tailerren garapena.
• Jarduera didaktikoak eta dinamizazio-ekintzen burutzea.

Ondarearen dibulgazioa eta komunikazioa sortzen

Categories: -1. Web komunikazioa, 360º argazkiak, Diseinu eta seinaleztapen lanak, Ekitaldien antolaketa, gida lanak eta bisita gidatuak, Grafismoa eta ilustrazioak, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, ingurumenari loturiko ekitaldiak, Karteleria: flyer, eskuorriak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, Panel eta seinaleak, QR kodeak, Sin categoría, turismoa sustatzeko ekitaldiak, unitate didaktikoakAuthor:

Araziren lan-esparru zabalean, LurTurismoa da proiektu transbertsalenetako bat. Bere baitan hartzen ditu hezkuntza, ondarea, komunikazioa, dibulgazioa edo diseinuaren moduko eremuak. Zehazki, Lur Turismoan egiten duguna da ondarea interpretatzea, hari balioa emanda, herritarrei eta bisitariei dibulgatzeko. Horretarako, herri edo toki bateko ondare-elementu garrantzitsuenak aztertzen ditugu, jasotako material guztiarekin istorio bat sortzeko, eta istorio horrekin artikulatzen dugu gerora sortutako materiala. Izan ere, komunikazioa da gure lanaren funtsa, eta horretarako ezinbestekoa suertatzen zaigu kontaketa bat sortzea, sortutako materialari balio erantsia emateko. Bide horretan, zenbait fase garatzen ditugu, eta Amezketan amaitu berri dugun Fernandoren Txokoak ibilbidearen garapenaren bitartez azalduko dizkizuegu:
Read more →

Udaberriarekin batera, Araziko zentroen aire zabaleko jarduna bete-betean

Categories: gida lanak eta bisita gidatuak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, unitate didaktikoakAuthor:

Ate-joka dugu udaberria, eta horrekin batera Arazin kudeatzen ditugun zentroetako jarduerak hedatu eta aire zabalera gehiagotan ateratzen hasi gara. Algorri, Askizu, Ekainberri, Cristóbal Balenciaga MuseoaZarauzko Arte eta Historia Museoa, eta Lili Jauregia zentroetan beraz, bete-betean ari gara lanean. Askizuko ingurugiro-eskolan, esaterako, asteartean ekin genion udaberriko sasoiari. Etorri ere, sasoiko etorri ziren Lekunberriko Ibarberri eskolako 1. eta 2. LHko ikasleak, prestatu genien bi eguneko egitarauari gogotsu ekiteko, Laiene, Josu eta Gari hezitzaileen laguntzarekin.

Askizu-Irteera-Arazi-3 Read more →

Gabonak eta jasangarritasuna apaingarrien bidez lotzen

Categories: Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, unitate didaktikoakAuthor:

Ingurumenarekiko errespetua eta parte hartzea helburu nagusitzat hartuta, birziklatutako eta berrerabilitako materialekin egindako apaingarriekin Urretxuko eta Zumaiako zenbait ikastetxetako haurrek beren herria atondu zuten joandako Gabonetan. Guztira 200 bat ikaslek hartu dute parte Eskola Agenda 21 ekimenaren barruan kokatzen den proiektu honetan, besteak beste, etxetik ekarritako plastikozko 300 bat botilarekin. Araziren Gabonetako apaingarri iraunkorren proiektua bosgarren urtez jarraian egin dugu aurten.

YouTube Preview Image Read more →

ARAZIN ERE IKASTURTEAN MURGILDU GARA

Categories: eskola agenda21, gida lanak eta bisita gidatuak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, unitate didaktikoakAuthor:

Aurten hamabost urte beteko ditugu Arazin, eta urte hauetako ibilbidean hainbat bide berri urratu ditugun arren, gure sorburu izan zen esparruan buru-belarri dihardugu lanean, hezkuntzan alegia. Ingurumena eta ondarea ezagutzea oinarritzat hartuta, zenbait zentro kudeatzen ditugu eta, era berean, proiektu asko garatzen ditugu.
NiArrantzale-Hezkuntza-Unitate-Didaktikoak-Getaria-Arazi-5 Read more →