Archive

Archive for category: Eskolako Agenda 21

Eskolako Agenda 21 – Udal Batzarrak

Categories: Eskolako Agenda 21Tags: , , , , , , , , , , Author:

Eskolako Agenda 21 programaren inguruko proposamenak aurkezteko batzar irekiak ospatu dira Zarautz, Zestoa eta Zumaian maiatzan zehar. Read more →

Guztion artean konponbide bila.

Categories: eskola agenda21, Eskolako Agenda 21, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainakTags: , , , , , Author:

“Eskola Agenda 21aren barruan, ikastetxeetako haurrek herrian dauden arazoak identifikatu eta hauek konpontzeko irtenbideak aztertzen ari dira. Hausnarketak Udaleko ordezkariekin partekatzen dituzte.” Arazik Eskolako Agenda 21a garatzen dihardu hainbat herritan.

Eskolako Agenda 21arekin Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaian lanean

Categories: Eskolako Agenda 21, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainakAuthor:

Urtarrilaren 9-12 egunetan, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiako ikastetxeetako irakasleei zuzenduriko saioak ospatzen ari gara. Horietan, Urola Kostako Eskolako Agenda 21 programa 2016-2017 ikasturtean garatzeko erabiliko dituzten materialak hobeto ezagutzeko aukera izatearekin batera, ikasturte honetako gaia den “Ekitatea eta klima aldaketa” gaiarekin loturiko edukietan sakontzeko aukera ere topatuko dute. Read more →

Oñatiko Eskolako Agenda 21a abiaratzeko prestaketa lanetan gabiltza

Categories: eskola agenda21, Eskolako Agenda 21, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainakTags: , , , , Author:

Abenduak 14an, asteazkena, Eskolako Agenda 21a aurkeztuko dugu Oñatin. “Oñati zaindu maite duzun hori” izenpean, 2016-17 ikasturterako materiala landu dugu. Aurtengoan biodibertsitatea gaia landuko dugu.

Oñatiko 40 irakasleei sorturiko material didaktikoak azaldu eta banatuko dizkiegu. Ikasleekin aurkezpena gelan landu ondoren kalera abiatuko gara Oñatiko biodibertsitatearen egoera aztertzeko, irteerarako fitxa didaktikoa diseinatu dugu adinaren arabera, ikasleek herriko diagnostikoa egin dezaten.

Helburua Oñatiko egoera hobetzeko proposamenak aurkeztea izango da. 2017ko maiatzean alkatearekin elkartuko gara proposamen hauek udal ordezkariei azaltzeko, eta ikasleek herriaren egoera hobetzeko hartzen dituzten konpromisoak aurkezteko.

Oñatik Eskolako Agenda 21a bultzatuz maite duena zaintzeko konpromisoa hartu du.