Archive

Archive for category: kultur ekitaldiak

Ekainberri museoa III. Arte labarreko eta kultur turismo gidentzako nazioarteko mintegian

Categories: gida lanak eta bisita gidatuak, kultur ekitaldiak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioaTags: , , , Author:

Pasa den astean Morellan (Castelló) ospatutako III. Arte labarreko eta kultur turismo gidentzako nazioarteko mintegian izan ziren Ekainberri museoko ordezkariak. Arlo honetako kultur giden formakuntzan laguntzeko asmoz aste osoan zehar hainbat hitzaldi ospatu ziren eta baita Morella La Vellako ondarera bisitak.

Ostiralean, Ekainberriko koordinatzaile den Eneko Calvok labar guneetan jarduten duten gida eta zaintzaileek izan ditzaketen lan-arazoen inguruko mahai-inguruan parte hartu zuen, museoan burutzen den lan eta esperientzia elkarbanatuz mintegian izandako partaideekin.

Hona hemen mahai-inguruko irudi batzuk:

morella hitzaldia 02

morella hitzaldia p1

EKAINFEST 2016 eta historiaurreko olinpiadak

Categories: Ekitaldien antolaketa, kirol ekitaldiak, kultur ekitaldiak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioaTags: , , , , , , Author:

Badator ‘Ekainfest 2016’:

Ekainfest 2016 egitarau zabalaz eta indartuaz dator. Zazpigarren edizio hau ekainaren 12an egingo da. Historiaurreko bizimoduaz eta xarmaz gozatzeko festagune bihurtuko da Zestoa egun osoa. Ekaingo koban duela 14.000 urte zaldi ikusgarriak marraztu zituztenei omentzeko eguna da, eta gure arbasoen bizimoduaren xarma ezagutzeko eta horien historiaurreko bizimodua goratzeko eguna da Ekainfest.

Zestoako Udalaren babesarekin, Ekainberri, Lili Jauregia, Sastarrain baserri eskola, Zestoako Bainuetxea, Zestoako tabernariak eta Zestoako interpretazio eskola ari dira elkarlanean. Araziko antolaketa taldeak hilabeteak daramatza lanean egitarau zabala eta ikusgarria antolatzeko helburuarekin. Read more →

STARTINNOVA sarien itxiera-ekitaldia antolatu dugu

Categories: Ekitaldien antolaketa, kultur ekitaldiakTags: , Author:
Hezkuntza eta formazio proiektuek osatzen dute Araziren zutabe nagusietako bat. Ildo horren haritik aritu ginen antolatzen maiatzaren 22an egin zen StartInnova sariketaren finala. Lehiaketak jasotako erantzuna bikaina izan zen, eta halako gaztedia ekintzailearekin etorkizuna bermatuta dugula garbi daukagu.

USOF taldeko irabazleak (Argazkia: www.diariovasco.com

Read more →

Lili Jauregiko turismo-eskaintza gaur aurkeztuko dugu

Categories: kultur ekitaldiak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, turismoa sustatzeko ekitaldiakAuthor:

Benetako eszenario eta pertsonaia historikoekin, eta hezur-haragizko aktore baten dramatizazioarekin egingo dugu gaur Zestoako Lili Jauregiko turismo-eskaintzaren aurkezpena. Hemendik aurrera urte osoan zehar joan ahal izango du nahi duenak Agur Lili antzerki-obra ikustera. Ohiko bisitatik areago, antzerkiaren bizipenari ondare zabal baten balio erantsia ematen dion lana da. Andre Madalen pertsonaia historikoaren gidaritzapean, bisitariak ikus-entzule aktibo bihurtuko dira.

Informazio osoa: www.lilijauregia.com

VI. Erromatar Jardunaldiak – Zarauzko Arte eta Historia Museoa

Categories: Ekitaldien antolaketa, kultur ekitaldiak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioaAuthor:

Arazik kudeatzen duen Zarauzko Arte eta Historia Museoak antolatuta, abuztuaren 19an eta 20an egin zituzten VI. Erromatar Jardunaldiak. Urtetik urtera hazten ari den ekintza da, eta aurten ere harrera beroa izan zuen. Bi egunetan zehar duela duela 2.000 urteko erromatarren eta zarauztarren elkarbizitza nolakoa zen erakustea da jardunaldien helburua. Santa Maria la Reala museora bisita gidatuak, jokoak eta tailerrak, zarauztar herritarrek egindako Barduliarrak antzerkia, edo barduliar erara prestatutako arkumea ikusi, entzun eta dastatu ahal izan zituzten bertaratutakoek.