Archive

Archive for category: ingurumenari loturiko ekitaldiak

Algorri Interpretazio Zentroaren bisitari kopurua %14an handitu da 2017an

Categories: Bisita gidatuak, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, ingurumenari loturiko ekitaldiak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, turismoa sustatzeko ekitaldiak, unitate didaktikoakTags: , , , , Author:

Algorri, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroak %14ko hazkundea izan du azken urtean bisitari kopuruari dagokionez, guztira 16.232 bisitari izatera iritsiz. Algorriko bisitari kopurua hirugarren urtez jarraian hazi da, 2014tik 2017ra %69 igoera izanik (2014an 9.581 hartzaile eta 2017an 16.232 hartzaile).

Bisitarien tipologiari dagokionez, eskaintza didaktikoko publikoak 2017ko bisitari guztien %57a suposatzen du, taldeek guztiaren %18a eta bakarkako bisitariek %31a. Kalitatearekin harturiko konpromisoak irakasleen balorazioaren emaitzan ondorioztatzen da, 10 puntutatik 9,1 puntuko batezbestekoa jaso delarik.

Urtean zehar zentroaren helburuak gizarteratzeko ekintzak antolatu dira, hala nola hileko lehen larunbatean eta herriko jai egunetan doako jardueren eskaintza haurrentzat zein familientzat eta Algorri Interpretazio Zentroak eskaintzen dituen irteera mota guztiak doan ezagutzeko aukera zumaiarrentzat.

Irakurri Baleike aldizkariaren albiste osoa: Algorri Interpretazio Zentroaren bisitari kopurua %14an handitu da 2017an

Zumaiako ikasleak udalerria ezagutzeko programan murgilduko dira

Categories: Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, ingurumenari loturiko ekitaldiak, unitate didaktikoakTags: , , , , Author:

Urte berriari hasiera eman eta Zumaiako ikasleak udalerria ezagutzeko heziketa programan murgiltzear daude. Urtarriletik martxora bitartean herriak bizi duen bilakaera aztertzeko ekintza ezberdinak burutuko dituzte, gizakiak ingurumenari eragindako kalteen inguruan hausnartuz eta ohitura onak sustatuz.

Zumaiako Udalak antolatutako ingurumen heziketa programa honetan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1go eta 2. mailako ikasleek hartuko dute parte. Hala, Zumaiako Institutuko, Zumaiako Herri Eskolako, Maria eta Jose ikastetxeko eta Oikiako Herri Eskolako 480 ikasle inguruk parte hartuko dute, eta programaren garapena Arazi enpresako hezitzaileen laguntzarekin burutuko da.

Lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleek ‘Denboraren bila’ ikas-unitatea landuko dute eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ‘Argazki rallya’.  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokionez,   1. mailako ikasleek ‘Zumaia eta Artea’ unitatea landuko dute eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako  2. mailako ikasleek ‘Ontzigintza Zumaian’

Programa honen helburua Zumaiako ikasleek herriaren ezagutzan sakontzea da.

 

#Geoeuskadi2017: Euskadiko III. Geodibertsitate Jardunaldietan partehartzea

Categories: ingurumenari loturiko ekitaldiak, Sin categoríaAuthor:

#geoeuskadi2017 : Gaurtik ostiralera Algorri Zumaia Flysch zentroa kudeatzeaz arduratzen den Arazi Ideiak Borobiltzen -ko lantaldea Euskadiko III. Geodibertsitate Jardunaldietan izango da.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Geoparkeak elkarlanean antolatutako ekitaldia da hau, EHUren eta Euskal Geologoen Elkargoaren laguntza zientifikoarekin. #zumaia

ESKOLAKO AGENDA 21

Categories: Eskolako Agenda 21, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, ingurumenari loturiko ekitaldiakAuthor:

Eskolako Agenda 21ari hasiera eman diogu Aretxabaleta, Oñati, Zarautz, Zestoa eta Zumaian.

Araziko lantaldeak Ingurugelak eskainitako  formakuntza saioetan parte hartu du ikastetxeetako koordinatzaileekin batera ikasturte berriari hasiera emanez. Ikastetxearen kudeaketa hobetu, heziketarako curriculum-a egokitu eta udalerri mailako parte-hartzea bideratzea dira programa didaktiko honen helburu nagusiak. Arazik udalerri mailako parte-hartzea bideratuko du “Ura eta ibaia” (Aretxabaleta), “Biodibertsitatea eta aniztasun kulturala” (Oñati) eta “Hondakinak” (Urola Kosta) gaiei bidea emanez. Horrela, gai bakoitzaren diagnostikoa egin ondoren ikasleek herriaren egoera hobetzeko proposamenak aurkeztuko dizkiete udal ordezkariei ez ohiko udalbatzarra ospatuz.

Algorriko Altxorraren Bila GINKANA komunikabideetan

Categories: Ekitaldien antolaketa, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, ingurumenari loturiko ekitaldiakAuthor:

Otsailak 4an, Baleike Kultur Elkartea -ko lagunak Algorri Zumaia Flysch Zentroan izan genituen Altxorraren Bila GINKANANn, eta pasa den astean erreportai eder bat argitaratu zuten. Urola Kostako Hitza eta El Diario Vasco-n ere oihartzuna izan du gure Ginkanak. Mila esker!
Read more →

Ondarearen dibulgazioa eta komunikazioa sortzen

Categories: -1. Web komunikazioa, 360º argazkiak, Diseinu eta seinaleztapen lanak, Ekitaldien antolaketa, gida lanak eta bisita gidatuak, Grafismoa eta ilustrazioak, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, ingurumenari loturiko ekitaldiak, Karteleria: flyer, eskuorriak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, Panel eta seinaleak, QR kodeak, Sin categoría, turismoa sustatzeko ekitaldiak, unitate didaktikoakAuthor:

Araziren lan-esparru zabalean, LurTurismoa da proiektu transbertsalenetako bat. Bere baitan hartzen ditu hezkuntza, ondarea, komunikazioa, dibulgazioa edo diseinuaren moduko eremuak. Zehazki, Lur Turismoan egiten duguna da ondarea interpretatzea, hari balioa emanda, herritarrei eta bisitariei dibulgatzeko. Horretarako, herri edo toki bateko ondare-elementu garrantzitsuenak aztertzen ditugu, jasotako material guztiarekin istorio bat sortzeko, eta istorio horrekin artikulatzen dugu gerora sortutako materiala. Izan ere, komunikazioa da gure lanaren funtsa, eta horretarako ezinbestekoa suertatzen zaigu kontaketa bat sortzea, sortutako materialari balio erantsia emateko. Bide horretan, zenbait fase garatzen ditugu, eta Amezketan amaitu berri dugun Fernandoren Txokoak ibilbidearen garapenaren bitartez azalduko dizkizuegu:
Read more →