II. NIK TRI UDALEKUAK AROTZ-ENEAN 2017

Abuztuak 7an Arotz-Enea aterpetxean elkartu ginen Nik Tri udalekuetan triatloiaz gozatu, euskaraz hitz egin eta ongi pasatzeko irrikan geunden 9-14 urte bitarteko hainbat gaztetxo. Igaro dugun astea zoragarria izan da, nahiz eta eguraldiak ez digun asko lagundu. Goizetan triatloi ekintzat landu ditugu eta arratsaldeetan berriz, aisialdiko ekintzak izan dira nagusi. Abuztuak 12an, azken egunean, aste osoan zehar landutakoa praktikan jartzeko aukera izan genuen. Gehiengoentzat gure lehen triatloia izan zen. Nekatu ginen bai, baina zeinen dibertigarria!

 Egonaldian gertatu zaizkigun gauza guztiak hitzez adierazi ezin ditugunez, bideo bat sortu dugu gure esperientzia barrutik ikus dezazuen. Ea ikusten guk parte hartzen bezainbeste gozatzen duzuen:

https://www.youtube.com/watch?v=gPEPSkopvhM

Azpeitiko gune historikoko panelak

Azpeitiko gune historikoa ezagutzera emateko sortutako panelak iada herrian zehar daude ikusgai. Hauek Loiola, Jose Artetxe, Plaza nagusia, Soreasuko San Sebastian parrokia, Magdalena eta Burdinbidearen euskal museoan daude kokatuta eta inguruko gune garrantzitsuen informazioa eskaintzen digute.

Arazik Azpeitiko udalarekin elkarlanean eginiko proiektu honi esker bisitariak, ordu beteko ibilbidea burutuz, herriko ondare historikoa ezagutzeko aukera izango du.

Inongo zalantzarik gabe, ibilaldi interesgarri eta aberasgarria egiteko aukera paregabea aurkezten zaigu.

Kanpalekua Ekainberrin

Ekain Abenturaren luzapen logiko moduan, Ekainberri pareko zelaian historiaurrean bizirauteko teknika eta elementuak batzen dituen eremua sortu da: Ekainberriko kanpalekua. Hainbat elementuz osatuta, bisitariek kobazuloen kanpoaldean zeuden espazioak ezagutu ditzakete: etxola, sua egiteko eremua, zaldi edo pottokak, ehizarako gunea… Ekain Abenturarekin egiten den modu berdinean, arkeologia esperimentalaz baliatzen gara bisitarien esperientzia ahalik eta osoena izan dadin. Honela, kanpaleku honetan uda partean eta eguraldiak lagundu egiten duenean historiaurreko bizirautearekin erlazionatutako jarduerak egingo dira.

San Telmo Museoan urte bete

San Telmo Museoaren harrera zerbitzua, bisita gidatuak eta jarduera didaktikoak burutzen ditu Arazik. 2016ko ekainean hasi zen Arazi San Telmo Museoan lanean eta 2017ko ekainean urtebeteko lana bete dugu. Bertan, ondorengo kudeaketa lanak burutzen ditugu:
• Harrera gunea: informazio eta erreserben kudeaketa.
• Bisita gidatuak: bisita gidatu eta tailerren garapena.
• Jarduera didaktikoak eta dinamizazio-ekintzen burutzea.

“Zestoa ikertzen” programa didaktikoa martxan 3.urtez

Zestoako historia aztergai, Zestoako eta Arroako eskolako ikasleek, Udala eta Ekainberriren lankidetzarekin garatu da.
Badira 3 urte herriko ikasleek Zestoari buruz zuten ezagutza sakontzeko ikastaroan parte hartzen dutela.
Zestoa kokatzen den inguruan betidanik jendea bizi izan da, aztarna arkeologikoek adierazten duten moduan duela gutxienez 300.000 mila urtetatik gaurdaino. Aztarna hauek aukera paregabea dira garai ezberdinetako zestoarren bizimodua ezagutzeko, material arkeologiko ugari utzi dizkigutelako, eta hauetako batzuk mundu osoan paregabeak direlako. Read more →

Eskolako Agenda 21 – Udal Batzarrak

Eskolako Agenda 21 programaren inguruko proposamenak aurkezteko batzar irekiak ospatu dira Zarautz, Zestoa eta Zumaian maiatzan zehar. Read more →