Ekainberrik bere esperientziak Zestoatik kanpo zabalduko ditu

Datorren irailaren 11ean Ekainberrik bere hamargarren urteurrena ospatuko du eta izandako bisiten balantze positiboa izan da aurtengoa. Hamar urte hauetan 300.000 bisitari izan ditu Zestoan kokatzen den erreplikak, hazten jarraitzeko tarte handirik ez duelarik bisita taldeen kopurua mugatuta baitago. Honen ondorioz, Ekainberriko kudeatzaileek erronka berriak dituzte helburu, beraien jarduera beste leku batzuetan ezagutzera ematea adibidez, Juanjo Aranburu instalazioko kudeatzaileak dioen bezela.

Ekaingo kobazuloaren balio arkeologikoa Zestoatik kanpo ezagutzera emateko eginkizunak lehen pausoak emanak ditu.  Biltzen dutenaren inguruko erakusketa bat garatu dute eta historiaurreko bizimodua ezagutzeko tailer ezberdinak dituzte, non margotu, ehiza eta sua nola egiten zuten erakusten den. Museoen Nazioarteko Egunarekin batera Bilboko Arkeologi Museoan egon ziren eta duela gutxi Zumaian izan dira Geoparkeen Europako Astearen 8. edizioan.

Diario Vascok Juanjo Aranburu eta Aitziber Gorrotxategiri egindako elkarrizketan informazio gehiago topa dezakezue (gazteleraz): Ekainberri llevará su experiencia fuera de Zestoa para atraer nuevos públicos

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!