Nik tri #izanezberdin udalekuak 2018: Triatloia euskaraz

Udaleku ezberdin batzuk aurkezten dizkigute NIK TRI eta #IZANEZBERDIN ekimenak bateraturik. Urtetik urtera errepikatzen dute formula bera, eta bere etekinak ematen ari da. Urtetik urtera geroz eta gazte gehiago ditugu triatloi udalekuetan, eta esperientzi hauen ondoren kirol honekin jarraitzea erabakitzen dute askok. Aurten ere 140 plaza ireki dituzte: Txurrukan, Gipuzkoan, 80 plaza (irailak 2-7) eta Arotz-Enean (abuztuak 6-11), Nafarroan, 60 plaza. Pixkanaka ari dira betetzen.

Astebeteko egonaldia lagunartean kirolaz eta aisialdiaz gozatzeko euskaraz, paregabeko ingurunean. Jolasen bitartez kirol jarduera ezberdinak egingo dira, triatloia osatzen duten hiru kirolak izanik gehien landuko direnak: igeriketa, bizikleta eta korrika. Arratsaldetan, aldiz, aisialdirako unea izango da eta txangoak eta ekintzak burutuko ditugu tokian tokiko ingurunean:  hondartza, igerilekuko jolasak…

Azken egunean ikasitakoa praktikan jartzeko unea izango da, eta triatloi proba bat ospatuko da, kategorien araberakoa. Lehendabizikoa izango da askorentzat. Beraz, zirkuitu osoan zehar gidatu eta lagunduko diegu.

Arotz-Eneako udalekuak 7 urtetik 14 urterakoei zuzenduak daude. Txurrukakoak berriz, 7 urtetik 17 urtekoei zuzenduak.  15 urtetik aurrekoek teknifikazioa eta errendimendua landuko dute, saio hauek aisialdiko jarduerekin uztartuko direlarik.

Udalekuen helburu nagusia lagunartea sortzea eta balioen transmisio-tresna izatea da, elkartasuna eta laguntasuna, izaera aktiboa eta positiboa, ahalegina, diziplina eta norbere burua hobetzeko grina, elkarlana, konpromisoa eta gizarte inklusioa, ohitura osasungarriak, besteak beste. Dena EUSKARAZ.

Adin guztiei eta forma fisiko guztiei egokitutako ibilbideak eta ariketak prestatu ditugu, guztiek egin ahal izateko. KIROLARIA EZ DENAK ERE BADU TOKIA UDALEKU HAUETAN.

Heziketan eta udalekuen antolaketan eskarmentu handia duen lantaldeak antolatua: Nik Tri triatloi elkartea, Arazi, Fitgüne eta Kutxa Fundazioaren babesarekin aurten ere esperientzia ahaztezin bat eskaini nahi diete gazteei.

Ikusi aurreko edizioko bideoa:
Aurreko edizioko bideoa ikusi:  Kirol udalekuak euskaraz: Txurruka 2017 (Nik Tri #izanezberdin)


Informazio guztia: www.niktri.eus

Informazio gehiago: info@niktri.eus helbidean edo 943.83 3641 / 628.643069 telefonoetan. Izen-ematea: www.niktri.eus helbidean

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!