#IceAgeEuropeNow erakusketa ibiltaria Zuloaga plazan

Apirilaren 27an #Ice Age europe Now erakusketa ibiltariaren aurkezpena burutu zen Donostiako Zuloaga plazan. Denis Itxaso, Kulturako Diputatuak, Susana Soto San Telmoko Museoaren zuzendariak eta Juanjo Aramburu Ekainberriko gerenteak inauguratu eta ekainaren 10era arte izango da bertan.

Sare honen baitan Alemaniako, Belgikako, Kroaziako, spainiako, Frantziako,  Italiako Erresuma Batuko zentroak daude. Bertan dauden Euskal Herriko zentroak Ekainberri, Isturitz-Oxocelhaya eta Santimamiñeko kobazuloak dira. Sare honek 5 urte ditu eta zentro bakoitzeko esperientzia partekatzeko egiten diren bileraz gain, jarduera berriak jarri dira abian, hala nola, Ice Age Europe aldizkari berria eta #Ice Age Europe Now erakusketa. 

Donostiako Zuloaga plazan dagoen bitartean, astearte, larunbat eta igandetan, Ekainberriko langileek, San Telmoko Museoarekin elkarlanean, bisita gidatuak eta erakustaldi edo tailer desberdinak egingo dituzte; horiei esker, bisitariek aukera izango dute historiaurreko errealitatera eta inguruan UNESCOk gizadiaren ondare izendatutako Ekaingo margolan zoragarriak utzi zizkiguten gizakiengana gerturatzeko.

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!