Zumaiako flyscha ezagutzera emateko programa egokitua itsuentzat eta ikusmen murritza duten pertsonentzat

GKN Driveline enpresak gizarte mailan oihartzuna izango duten ekintzak bultzatzen ditu. Horretarako, GKNko langileek urtean zehar egiten duten kirolaren truke enpresak diru kopuru bat ematen du. Azken bi urteetan gaixotasun ezberdinei aurre egiteko elkarteei eman zaie dirua eta hirugarren ekitaldian, herriarekin lotura duen proiektua garatu da.

GKN enpresako ordezkariek Algorri Interpretazio Zentroarekin harremanetan jarri ziren 2017ko martxoan eta ideia ezberdinak aztertu ezinduen inguruko programari heldu zitzaion. GKNko zuzendaritzarekin adostu ondoren itsuei eta ikusmen murriztua duten pertsonei bisitak eskaintzea lehenetsi zen. Bisita gidatuak aurrera eramateko egitasmoa “Algorri proiektua” da.

Ikusmen murritza duten pertsonen garapen integrala lortzeko autonomia pertsonala, hezkuntza-arloko arreta, laneko normalkuntza, teknologia berrien eskutik irisgarritasun unibertsala, eta aisiaz eta denbora librez gozatzea bermatzea ezinbestekoa da. GKN Drivelinek bultzaturiko “Algorri proiektua”k honako helburuak ditu:

  1. Zumaiako flyscha ezagutzeko bisita gidatuak eskaintzea itsuentzat eta ikusmen murritza duten pertsonentzat: Algorri Interpretazio Zentroko bisita gidatua, oinezko irteera eta itsasontziko irteera.
  1. Ikasle itsuentzat eta ikusmen murritza duten ikasleentzat material didaktikoen egokitzapena. Hortaz, ikastetxe batean ikasle itsuak datozenean programa didaktikoa modu berean landu ahal izatea izango da helburua.

Algorriko lantaldeak ONCE eta CRI harremanetan jarri da aholkularitza jasotzeko. Algorri Interpretazio zentroa kudeatzen duen enpresa Arazi da eta bertako teknikarien eta diseinatzaile grafikoen partaidetzarekin materiala definitu eta garatu da.

Irisgarritasunarekin loturiko ezaugarrian eta martxan jarri daitezkeen neurriak aztertu ondoren, honako baliabideak definitu dira:

  • Mapak: bisita gidatuan jarraituko den ibilbidea zehaztuz.
  • Fitxa didaktikoak: flyscha nola sortu den azaltzeko pausuak modu ulerterrazean azalduz.
  • Seinalizazioa zentroan: elementu bakoitza identifikatzeko seinaleak (igogailua, komunak, etab).
  • Landare eta animaliak hiru dimentsiotan: flyschean bizi diren izaki bizidunak ezagutzera emanez.

 

Lehen bisita egokituaren inguruko informazio gehiago ondoko albisteetan topa dezakezu:

“ES BONITO TOCAR Y SENTIR LAS DIFERENTES FORMAS DEL PAISAJE” – Diario Vasco

Itsuentzako materiala sortu dute Algorri interpretazio zentroan - Baleike

Eta Algorri Interpretazio Zentroko Facebook eta Instagram kontuetan informazioa eta irudiak dituze eskuragarri.

itsuen bisita 02

itsuen bisita 03

itsuen bisita 05

itsuen bisita 04

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!