Zumaiako ikasleak udalerria ezagutzeko programan murgilduko dira

Urte berriari hasiera eman eta Zumaiako ikasleak udalerria ezagutzeko heziketa programan murgiltzear daude. Urtarriletik martxora bitartean herriak bizi duen bilakaera aztertzeko ekintza ezberdinak burutuko dituzte, gizakiak ingurumenari eragindako kalteen inguruan hausnartuz eta ohitura onak sustatuz.

Zumaiako Udalak antolatutako ingurumen heziketa programa honetan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1go eta 2. mailako ikasleek hartuko dute parte. Hala, Zumaiako Institutuko, Zumaiako Herri Eskolako, Maria eta Jose ikastetxeko eta Oikiako Herri Eskolako 480 ikasle inguruk parte hartuko dute, eta programaren garapena Arazi enpresako hezitzaileen laguntzarekin burutuko da.

Lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleek ‘Denboraren bila’ ikas-unitatea landuko dute eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ‘Argazki rallya’.  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokionez,   1. mailako ikasleek ‘Zumaia eta Artea’ unitatea landuko dute eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako  2. mailako ikasleek ‘Ontzigintza Zumaian’

Programa honen helburua Zumaiako ikasleek herriaren ezagutzan sakontzea da.

 

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!