EUSKAL HERRIKO UNESCO SAREAK ZESTOAN EGIN DU BATZARRA

Azaroaren 6ean, Zestoako Bainuetxean, Euskal Herriko Unesco sareak hitzordua izan zuen, Ekainberrik antolatuta. 80 lagun inguru bildu zituen, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako zein Gipuzkoako foru Aldundiko ordezkariak, Unesco katedrak, eskoletako ordezkariak…

2030 urtera bitarteko agenda eta helburuak aurkeztu ziren eta gizarteak, erakundeek zein udalek hauek lortzeko zer egin beharko luketeen ere landu zuten.

Euskal Herriko Unesco Sarea (EHUS) Euskal Herrian Unescok duen ordezkaritza da eta hezkuntzan, natura eta giza zientzietan, kulturan, informazioan eta komunikazioan hobekuntzak lortzea du helburu. Ekainberri sare honen partaide da 2008ko uztailaren 7an Ekain haitzuloa Gizateriaren munduko ondare izendatu zutenetik.

Ekitaldiari buruzko informazio osatua eta irudiak aurki ditzakezu Urola Kostako Hitzak argitaratutako albiste honetan.

 

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!