Pazko Asteaz gozatu dugu triatloia euskaraz praktikatuz

Apirilak 18-21 bitartean #izanniktri III. Triatloi goizak Pazko astean 2017 egonaldia ospatu dugu Nik Tri Lagunak. Egunero 10:00etan Hegalak zentroan elkartu gara, eta 13:00ak arte denbora nahikoa izan dugu lagun berriak egin, triatloia praktikatu eta baita tranpa txiki batzuk egiteko ere, baina batez ere, opor egunak gozatzeko.

Lehen egunean, asteartean, elkar ezagutu ondoren Hektor Llanosen zuzendaritzapean igeriketa saioa landu genuen. Asteazkenean berriz, eguraldi zoragarria egiten zuela aprobetxatuz, makarrak kendu, gorputza ondo berotu eta Kontxako hondartzan zein Akuarium inguruan korrika ibili ginen. Ostegunean, triatloiaren modalitate guztiak probatze arren, bizikletan aldapan gora eta behera, eta bidegorrian alde batetik bestera ibili ginen. Eta azkenik, azken egunean, aurreko egunetan landutakoa praktikan jartzea tokatu zitzaigun: errelebokako triatloi txikia.

Egonaldiari amaiera emateko Gipuzkoako Triatloi Federazioaren eskutik diploma bana jaso genuen. Batzuentzat lehen aldia zen, beste batzuentzat berriz ezaguna, baina DENAK hurrengo NIK TRI egonaldia iristeko irrikitan joan ginen etxera, lagun berriak egitea beti da eta polita.

Gure abilidadea zein bihurrikeriak ikusi nahi badituzu, Nik Tri facebookean dituzu argazkiak eta youtuben bideoa:

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!