Zarauzko Gure Txokoa jatetxearen webgune berria plazaratu dugu

Gure Txokoa jatetxe ezagunaren webgunea berritzeko erronka onartu genuenetik bizpahiru hilabete pasa dira eta gaurtik aurrera eginikoaren emaitza honako helbidean ikus daiteke: www.restauranteguretxokoa.es .

Elena eta Joxe Marik eguneko jardunean jartzen duten mimoa eta kemena islatzea ez da batere erraza. Beraien platerak erakusgai egotea zen gure nahia, parrilak ere presentzia handia behar zuen, eta sentsazio goxoak transmititu nahi genizkion erabiltzaileari. Gure ahaleginak egin ditugu eta hortxe duzue web berria. Eskerrak eman nahi dizkiegu Elena eta Joxe Mariri gugana etorri izanagatik eta proiektuan zehar eskainitako erraztasun guztiengatik.

  • Aipatzekoak:
      Hizkuntzen kudeaketa.
      Mugikor bertsioko nabigazioaren zaintza.
      Testugintza.
      SEO lanketa: aurrez eta ondoren.
      Webgune zaharretik berrira pasatzeko kudeaketa.
  • Webgunea: www.restauranteguretxokoa.es

 

 

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!