Martxoak 19an KOBAZULOEN EGUNA ospatu zen Ekainberrin

YouTube Preview Image
Martxoaren 19an Kobazuloen Eguna ospatu zen Mugarik Gabeko Lurpea elkartea osatzen duten Euskal Herriko kobazulo turistikoetan. Ekimen honetan Lekunberriko Mendukilok, Zugarramurdiko Sorginen Leizeak, Urdaxeko Urdazubi haitzuloak, Karrantzako Pozalaguak, Sarako leizeak, Isturitz-Oxozelhayak, Oñatiko Arrikrutzek eta Ekainberrik hartzen dute parte eta bakoitzak egun horretarako ekimen bereziak antolatu zituzten: Kobazuloen eguna 2017.

Ekainberrira hurbildu ziren bisitariek betiko bisita eta abenturez gozatzeko aukera izan zuten, labar artea bisitariak lehen pertsonan sortzeko jarduera ere eskaini zen: “Apaindu zure Historiaurrea” izenpean.

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!