40 zumar landatu ziren Zumaiako Zuhaitz Egunean

#Zuhaitz #eguna #zumaia
Atzo goizpasa ederra egin zuten Zumaiara gerturatu zirenek, eguzkipean 40 zumar landatuta etxeratu ziren. Baleike -k argazki galeria zabal bat plazaratu du: https://t.co/6ybo16nSIY
Antolatzaileak: Algorri interpretazio zentroa eta Zerynthia Elkartea

Martxoaren 18an, larunbatean, Zuhaitz Eguna ospatuko dugu. Hona hemen egitaraua:

11:00, Algorri Interpretazio Zentroan elkartu eta “Zerynthia” tximeleten babeserako elkarteko kideen azalpenak jaso.
11:30, Foronda jauregira oinez abiatu. Landaketa jauregiaren inguruan egingo da.
12:00, Zumarren landaketa. Zumaian ikusi den eta oso urria den W-zuria tximeletaren bizi-zikloan zumarra ezinbestekoa da eta tximeleta honen babesa bermatzeko helburuarekin egingo da landaketa.
13:00, Mokadutxoa.
13:30, Ekintzaren amaiera.

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!