NIK TRI ekimenean 2017a gogotsu eta ilusioz hasi dugu

2016 urtea II. Nik Tri Negulekuekin batera joan zitzaigun, eta denbora galdu gabe Askizun bildu ginen denok elkarrekin 2017 urteari ongietorri beroa emateko.

Denboraldi berria gogotsu eta indarrez hasteko asmoz, Aretxabaletako 100×100 igeriketako proban hartu genuen parte beste hainbat taldeekin batera. Giro aparta izan genuen, izugarri gozatu genuen, baina tira, onartu beharra dago oraindik badugula zer hobetua igeriketa arloan.

Baina ilusioa eta poza inork kenduko ez digunez, igeriketako entrenamenduekin zein bizikletako taldeko irteerekin aurrera jarraitzen dugu, eta korrika egiteko tartetxoa ere beti bilatzen dugu. Taldekideak sinetsi izan dugu esfortzua ongi pasatzearekin elkartzen denean emaitza hobeak lortzen direla, eta a ze formula bilatu duguna: Unai Gastañares taldekideak 2016ko Euskal Herriko Triatloi Zirkuituko 2 sari jaso zituen igandean ospatu zen galan. Zorionak saritu guztiei!

Baina Nik Tri-n gaztetxoekin lan egitea gustatzen zaigunez, hauei begira ere jarri gara lanean eta beste urte betez egonaldi zein lasterketen antolaketari gogotsu heldu diogu.

Ze urte polita dugun aurretik!

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!