Eskolako Agenda 21arekin Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaian lanean

Urtarrilaren 9-12 egunetan, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiako ikastetxeetako irakasleei zuzenduriko saioak ospatzen ari gara. Horietan, Urola Kostako Eskolako Agenda 21 programa 2016-2017 ikasturtean garatzeko erabiliko dituzten materialak hobeto ezagutzeko aukera izatearekin batera, ikasturte honetako gaia den “Ekitatea eta klima aldaketa” gaiarekin loturiko edukietan sakontzeko aukera ere topatuko dute.

Izan ere, Urola Kostako ikasleek dagokien herriko diagnostikoa burutuko dute aurki. Azterketa horretan lorturiko emaitzetatik abiatuz hainbat ondorio aterako dituzte eta, azkenik, herria hobetzeko proposamenak ere luzatuko dituzte. Herria hobetzeko proposamenak dagokion udalerriko ordezkariei aurkeztearekin batera, ikasleek hainbat konpromiso ere hartuko dituzte, hori guztia maiatzean ospatuko diren udalbatzarretan gauzatuko delarik.

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!