Oñatiko Eskolako Agenda 21a abiaratzeko prestaketa lanetan gabiltza

Abenduak 14an, asteazkena, Eskolako Agenda 21a aurkeztuko dugu Oñatin. “Oñati zaindu maite duzun hori” izenpean, 2016-17 ikasturterako materiala landu dugu. Aurtengoan biodibertsitatea gaia landuko dugu.

Oñatiko 40 irakasleei sorturiko material didaktikoak azaldu eta banatuko dizkiegu. Ikasleekin aurkezpena gelan landu ondoren kalera abiatuko gara Oñatiko biodibertsitatearen egoera aztertzeko, irteerarako fitxa didaktikoa diseinatu dugu adinaren arabera, ikasleek herriko diagnostikoa egin dezaten.

Helburua Oñatiko egoera hobetzeko proposamenak aurkeztea izango da. 2017ko maiatzean alkatearekin elkartuko gara proposamen hauek udal ordezkariei azaltzeko, eta ikasleek herriaren egoera hobetzeko hartzen dituzten konpromisoak aurkezteko.

Oñatik Eskolako Agenda 21a bultzatuz maite duena zaintzeko konpromisoa hartu du.

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!